Social Distortion talde estatubatuar eta entzutetsuaren omenez eta esker onez egin du, Irati topagunean gaur gauean.
Rober Gomez (gitarra), Aitor Monedero ‘Mone’ (baxua), Ibai Uriarte ‘Polbora’ (gitarra eta ahotsa) eta Txomin Garciak (bateria) osatzen dute taldea.

Kantu ugariren artean goiko bideoko ‘Reach for the sky’ abestia eskaini diete bertaratu diren ikus-entzuleei, hauen gozamenerako.
Aipatzekoa da taldearen lehenbiziko kontzertua iazko Garagartzako jaietan izan zela, Buzkantza Rock jaialdian.



