Antolakuntzak gaur iragarri ditu bertan parte hartuko duten hainbat talde gehiago: The Selecter, Street Dogs, Michael McColgan & The Bomb Squad, Beton Arme, Puffer, The Friday’s Crew eta Streetwise.
2025eko jaialdia uztailaren 4 eta 5ean ospatuko da, “punk rock, ska eta hardcorea-ren onena” elkartuz.
Antolakuntzak baieztatu du “talde gehiago konfirmatzeko” daudela.
Monterron parkeko jaialdiaz gozatu ahal izateko, sarrerak abenduaren 10ean jarriko dira erosgai, goizeko 10:00etan.




