Smartlog Ointxek borrokatu du baina Vilagarcia de Arousak irabazi du

0
2476

Lehen eta bigarren laurdenetan galiziarrak gehiago izan dira, eta azken emaitza 64 eta 72koa izan da.

Lehen bi laurdenak Mariscos Anton Cortegada-rentzat izan dira, eta gure taldea atsedenean 30 eta 38 izan da atzetik markagailuan.

Gaurko jokalaririk baliotsuena Naroa Garai Markuleta izan da etxekoen artean, 12 puntu saskiratuta eta 10 errebote eskuratuz.

Hirugarren eta laurgarren laurdenetan lehia parekatu da, baina azkenean Mariscos Anton Cortegadak irabazi du. Talde zuri-morea sailkapeneko 7. postuan da, eta hurrengo jardunaldian ere Iturripen jokatuko du, Robles Lleidaren aurka. Aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen