Gaur eguerdian Laboral Kutxak eta Kutxabankek ez zeukaten horretarako kontu korronterik zabalik momentuz.
Gurutze Gorria:
Diru ekarpen bat egin daiteke bere webgunean, 900 104 971 telefono zenbakian, 33512 bizum bidez edo sms bitartez (‘38088’ zenbakia idatziz).
Mugarik Gabeko Medikuak:
Gobernuz Kanpoko Erakunde honek zenbait lantalde ditu Sirian eta Turkian, zaurituak lagunduz. Gainera, materiala eta laguntza ematen dizkie tokiko osasun-erakundeei. Horretan laguntzeko, Estatu Batuetako MGMek laguntzeko aukera ireki du bere webgunean.
Zaporeak elkartea:
Euskal ekimen honek elikagai-bilketari ekin dio, batez ere hiriburuetan, eta elikagai hauek behar dira gehienbat: esnea, arroza, pasta, arraina kontserban eta lekaleak kontserban. Info +