Aratusteen testuinguruan, Arrasateko laukotearen kontzertua, bermuta eta bazkaria izango dira Ziorlako jatetxe honetan.
Kartela: Sin + eta Gaindegi / Argazkia: MB artxiboa.
Dena ondo bidean, ekitaldia otsailaren 26an ospatuko da, eta Sin + Music taldeak batez ere bertsioak eskainiko ditu. Taldeak pandemiaren harira adierazi duen bezala, “apurka-apurka egoera hobetzen ari da… ea zortea lagun daukagun”.
