Ostegun honetan, urriak 27, Sega Sound Killers taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Sega Sound Killers Pasaia-Donostialdeko taldea da, elektronikoa, indartsua, gordina eta milimetrora planifikatutakoa.
Horren atzean dago, esaterako, Matxet Altolagirre, nortasun, irudimen eta basakeria dezentekoa zuten Jousilouli, NaizRoxa zein Anai-Arrebak taldeen gidari eta frontmana.
Aspaldian elektronikan buru-belarri dabil Matxet, eta hainbat konplizek lagunduta pandemian SSKen bigarren disko luzea kaleratu zuen, hondamendiaren erdian, musikaren hilotzari deiadar egiten zion ospakizuna. Horixe bera aurkeztuko dute argi baino ilunekin Arrasaten.