Sasoibidetik San Balerio bisitatuko dute bihar. Eguna goizeko hamarretan hasiko da Biteri Plazan eta bisita eguerdiko 12.30ak arte iraungo du. Sasoibide, Margari Gorrotxategik eta Lorea Iregik martxan jarritako ekimena da , Gabonetako jaien ostean jarri zen berriro martxan. Herri irteerak antolatu dituzte ohikoa denez ostegunetarako.