Argazkia: MB artxiboa / Testua: Arrasateko Udala.
Besteak beste, herriko txoko ezberdinetan, talo postuak, salmenta postuak eta barrakak jartzeko aukera izango da.
Abenduaren 22an ospatuko da Santamas eguna, eta egun horretarako postuak eta barrakak jartzeko eskaera epea ireki da. Besteak beste, herriko txoko ezberdinetan, talo postuak, salmenta postuak eta barrakak jartzeko aukera izango da. Eskaerak egiteko azken egunak hauek izango dira:
| Seber Altube (baserritarrak) postuak | Azaroaren 22an |
| Elkarteen talo postuak | Azaroaren 22an |
| Biteriko postuak | Azaroaren 15an |
| Talo postuak | Azaroaren 15an |
| Barrakak | Urriaren 31n |
Honako jarduera eta espazioetan izena emateko aukera ireki da:
- Santamasetan, elkarteak talo postuak jartzea.
- Jarraibideak: P7743.pdf
- Eskabide orria: P7747.pdf
- Santamasetan, talo postua jartzea.
- Jarraibideak: P7742.pdf
- Eskabide orria: P7746.pdf
- Santamasetan, Seber Altube plazan postu bat jartzea
- Jarraibideak: P7741.pdf
- Eskabide orria: P7745.pdf
- Santamasetan Biterin postuak jartzea
- Jarraibideak: P7740.pdf
- Eskabide orria: P7193.pdf
- Barrakak Santamasak eta Gabonak 2024 jartzea
- Jarraibideak: P8197.pdf
- Eskabide orria: P7845.pdf
Eskaeren tramitazioa elektronikoki egiteko: Tramitazio elektronikoa hasi
Gainera, “Santamas 2025” kaleko salmenta lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak
- Izena emateko epea urriaren 15 ean hasi eta azaroaren 7an bukatuko da
Arrasateko Udalak onartu berri dauka “Santamasetan” kalez-kaleko (Garibai-Kontzezino aldean) salmenta “edozeinek erabiltzeko jarduera berezi”ko lizentziak emateko plegua eta bertan azaltzen da lizentzia horiek lortzeko prozedura.
Informazioa eta eskaera orria Herritarren Atarian eskuragarri egongo da




