EAJ-PNVek jaien “partaidetza altua” eta kaleko “zikintasuna” nabarmendu ditu

5
2383
Beheko testua eta logoa: Arrasateko EAJ-PNV.

Jeltzaleek pena handiz hartu dute San Joan santua eta herriko bandera ‘paseilloan’ Salvera eramateko tradizioan udal gobernuak parte hartu ez izana, herritarrei ohitura horretaz gozatzeko aukera ukatuz. Era berean, 24ko gaueko gertakariak gaitzetsi dituzte eta bere babesa azaldu die zaurituari zein bere ingurukoei.

‘Parte-hartze handia izan duten San Joanak izan dira 2023koak’. Horrela baloratu ditu Arrasateko EAJ-PNVk joan den asteburuan bizitako jaiak. ‘Ekintza egitarau oparoaz gozatu ahal izan dugu eta ekimen zein ekintza guztiek harrera ezin hobea jaso dute arrasatearrengandik, hala nola, Chambao, Mikel Erentxun edota txosna guneko kontzertuek, haurren eguneko ekintzek, zezen ikuskizunak…’, adierazi dute jeltzaleek.

Horren harira, beraz, Arrasateko EAJ-PNVk eskerrak eman dizkie herriko kultur eragile zein udaletxeko langileei, San Joanak herritarrentzako bereziak izan daitezen egindako lan zein esfortzuagatik.

Kontrako aldetik, baina, San Joan gaueko gertakariak gaitzetsi ditu EAJ-PNVk eta bere babesa adierazi dio zaurituari zein bere ingurukoei ere. ‘Horrelako ekintzen aurrean, gure gaitzespen irmoena azaltzen dugu, horrelako jarrerek ez dutelako lekurik Arrasaten’, gehitu dute alderdikideek.

Arrasateko EAJ-PNVk bere kezka azaldu du festetan izandako zikinkeriagatik. Herri guztian eta lekuz kanpo pankarta eta pintadak izan dira, Arrasatear guztiena den ondare historikoa hondatuz. Honetaz gain, garbiketa zerbitzua eskasa izan dela eta kale asko garbitu gabe egon direla adierazi du Arrasateko EAJ-PNVk. ‘herriko kale asko ez dira garbitu egun guztietan, Ferrerias kalea adibide bezala eta Monterron parkea kristalez beteta egon da bai 24ko Arrasate Musikaleko bandako kontzertuan, Chambaorenean eta baita 25eko Pirritx, Porrotx eta Marimototxen ikuskizunean ere’.

Azkenik Ferixalekuko igogailuak izandako erasoa salatu du talde jeltzaleak, ‘guztiona den eta beharrekoa den igogailuak saboteatzea guztiz arbuiatzen dugu’.

Salveko urtetako ohitura udal gobernuak baztertuta

San Joan jaiak herriko festa kuttunetarikoak dira Arrasate zein arrasatearrentzat eta hortik abiatuta, EAJ-PNVk pena handiz hartu du aurtengoan, EH Bilduren udal gobernu berriak San Joan santua eta herriko bandera ‘paseillo’ bitartez Salvera eramateko urtetako ohitura baztertu izana. ‘EAJ-PNV prest azaldu zen ekintza hori gobernuarekin batera aurrera eramateko, baina honen ezezkoaren aurrean, ulertu genuen ezin zitekeela gobernuari dagokion ekintza bat gobernu gabe aurrera eraman’ adierazi dute jeltzaleek.

Hala eta guztiz ere, Arrasateko EAJ-PNVko kideak, herriko ohiturei helduz, Salvera gerturatu ziren, hainbat eta hainbat herritarrekin batera. ‘Arrasatear guztientzat gobernatzea herriko ohituretan parte hartzea ere bada’.

5 IRUZKIN

  1. Kontzertu eta ekitaldiak zuek anotalatu zenituztenez, dena bikain, gainontzeko gaizki. Aurten aurreko urteetan baino zikinago zegoela esaten zabiltzate? Eta salvearena ere hipokresia hutsa, udal politikariek paseotxoa ez egiteak salvea zapuztu zuela esan nahi duzue? Ez nuen inor negarrez ikusi. Udalak lan egin behar du eta ez argazki batetik bestera ibili, ezta amabirgin edo horrelakoak transportatzen. Aurrekoen argazki eta postureoa moztu eta laneam hastea espero dut

  2. Sinisgarrirasun mínimo bat eukiko zauen adierazpen honek, EAJk horrelako gestio negargarria Arrasaten ez bazauen in azkengo 8 urtietan.

  3. Ez buen idatzi behar baina…Aste bat utzi duzuela…eta zuek bai benetako kk zabaltzen
    Garbitzaileen lana zalantzan jarten?
    Zuek gobernuan egotean kaleak nola zeuden?
    Kobratzen duzuenarekin hurrengoan erratzak hartu,kexa gutxiago eta garbitu zuek
    Eta azkenik zuen poliziak egin al du atxiloketarik istiluen harira?ze hauek kobratu bai baina gero…

  4. Eliza ohitura bezala hartzea ez dakit ba oso egokixa dan… Ta paseilluak zezen plazakuak nahiko die… Ta ia horreik be llehenbaitlen bukatzen dien. Eta PNV k pintada klase batzu bakarrik ikusten ditu. Oso bista selektiboa dauko…

    Gora San Juanak

  5. Beraiek antolatu eta kudeatutako jaietako kale garbiketa zerbitzua kritikatzearekin hauteskundetako porrota ezin asimilatu dabiltzala sumatzen da, iparra galduta. Azkarregi hasi zarete Udal Gobernu berriari kritika egiten, zuek egindakoari kritika egiten diozuela konturatu gabe. Zorionak nahi gabe egindako autokritikagatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen