Kiki, Koko eta Moko, Javisound eta 80ko nagusien omenezko bazkaria San Andreseko jaien egitarauan

0
1253

Bestalde, jai batzordeak jaietako txanoak eta zapiak jarri ditu salgai.

Maiatzaren 1eko asteburuan San Andres auzoko jaiak ospatuko dira berriro. Jai batzordeak lanean jarraitzen du egingo diren ekintza guztiak antolatzeko.

Antolatzaileek aurreratu digutenez, igandean, maiatzak 1, Gudari plazan Kiki, Koko eta Moko pailazoak izango dira. Baina oraindik ez da ordua zehaztu. Igandean ere, eguerdiko 14:00etan, 80 urtetik gorakoen omenezko bazkaria egingo da. Gainera, Javisound DJa izango da jaiak musikalki girotzeko beste arduradun bat. Jai-batzordeak jakinarazi digunez, aurrerago ezagutuko dira jarduera horien xehetasunak.

Bestalde, jai batzordeak jaietako txanoak eta zapiak jarri ditu salgai. Zapiak 2 eurotan salduko dira eta txanoak 4 eurotan. Biak erosi ahal izango dira 5 euroren truke. Txanoak eta zapiak ondorengo tabernetan egongo dira salgai: Equs, Iriztu, Avenida, Tantaka, Menle, Bitxori, Itxaso, JJ, Lennon, Lizarra, Nuevo, Urretxu eta Pipol.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen