Sagra Lopez eta bere ekarpenen alde topa egin da, liburuaren aurkezpenean

0
2293

Militante arrasatearraren lagun talde batek argitara eman du bere olerkien liburu bat. Aurkezpenean hainbat olerki eta zuzeneko musika izan dira, ekitaldi hunkigarrian.

Sagra Lopez Losadak bere bizitza berdintasunaren, naturaren, elkartasunaren, pentsio duinen,… alde borrokatu zuen. Iazko martxoaren 3an zendu zen.

Bere lagun talde bat astero elkartzen da, eta “bere olerkiekin liburu bat osatzea erabaki genuen. Bide honetan lagun batzuk hori egitera animatu gaituzte”.

Hala azaldu dute liburuaren gaurko aurkezpenean, eta liburuaz “oso pozik eta harro gaude. Izan ere, Sagraren olerkiak oso gustukoak ditugu, eta liburuak Sagraren esentzia erakusten du”.

Poesia bildumaren izena ondokoa da: ‘Sagrario López Losada In Memoriam. Poesia bilduma’. Ekitaldian zehar bere lagun ugarik olerkiak irakurri edota abestu dituzte. Horretan lagun izan dituzte Arrasate Musikaleko irakasle batzuen zuzeneko musika.

Gainera, borrokalari arrasatearraren argazki historiko ugari pantailaratu dira, eta ekitaldia hunkigarria izan da. Sagraren senide eta lagunek Kulturateko areto nagusia bete dute.

Ondoren, ‘kalistroetan’ liburuaren aleak erosi dituzte pertsona ugarik, eta lunch bat ospatu da, Sagraren alde topa eginez elkarrekin.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen