Bateria-jole arrasatearrak Itinerum taldea sortu du, eta beste hiru musikarirekin batera, ‘Dream And Fly’ diskoa grabatu dute. Hemen duzue lan honetako aurrerapen kanta: ‘Storm’.
Musikari arrasatearrak urteak zeramatzan proiektu hau aurrera eramaten, eta Itinerum sortu zuen Gasteizko Matias gitarra-jolearekin, Legazpiko Jorge baxu-jolearekin eta Sopelako Nell abeslariarekin.
Disko berria Pedro J. Monge-ren Chromaticity Studios-en grabatu dute, hau da, “estatu mailako produktore onenetako batekin”, Rubenek azaldu bezala.
Talde honek gothic metal alternatiboa egiten du “Evanescense, Within Temptation edota Lacuna Coil taldeen eraginarekin”. Lan berria ‘Dream And Fly’ deitzen da, eta aurreko ostiraletik, urtarrilaren 13tik, dago erosgai.
Diskoa erosgai dago Demons Records-en webgunean eta Iturriotz kaleko Rumba tabernan. Bide honetan, atzo aurrerapen kanta aurkeztu zuten sareetan: ‘Storm’.