RIPen omenezko diskoa egin dute Txileko 17 taldek

0
604

Irudia: RIP-SelloAutonomo-Diseño1936.

Diskoa ‘Gritos de Libertad’ deitzen da, iazko udan grabatu eta produkzitu zuten, eta ondoko taldeek parte hartzen dute bertan:

  • ‘Mundo muerto’: Asesinos de Perezujovic
  • ‘Terrorismo policial’: Kesepudran
  • ‘Condenado’: Responso contestatario
  • ‘Kaos’: D-linkir
  • ‘Incorruptible’: Derrumbe
  • ‘Lepoan hartu ta segi aurrera’: NN
  • ‘Escoria’: Kondenao
  • ‘Revolución’: La Vulka
  • ‘Antimilitar’: En mala
  • ‘No hay futuro’: Sociedad de resistencia
  • ‘Ahógate’: Río tinto
  • ‘Última generación’: Maldito payaso
  • ‘Policía no’: Sulfato de mierda
  • ‘Odio a mi patria’: Los Propaganda
  • ‘Enamorado de la Muerte’: Lo peor de lo peor
  • ‘Presxs’: Los Solidarios
  • ‘Brigada criminal’: Araucania en llamas

RIPeko Txerra Bolinagak eman du ekimenaren berri, eta zehaztu du Amerikako estatu horretako lurralde ezberdinetako 17 musika taldek osatu dutela diskoa, baita irabaziak preso politikoentzat izango direla ere.

Bateria-jole arrasatearrak gehitu du “proiektu honetaz harro eta oso pozik” dela. Era berean, “eskerrik asko SelloAutonomo proiektuaren bultzatzaileei, Diseño1936ri eta parte hartu duten taldeei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen