Zentro Sismologiko Euromediterranearrak atzo gaueko 23:21ean erregistratu zuen mugimendua. Bere epizentroa lurrazpian 2 kilometroko sakoneran kokatu du.
Estatu espainiarreko institutu geografikoak ere lurrikara jaso zuen, eta bere epizentroa Aitzkorri aldean kokatu du. Bertan Richter eskalako 2’1 graduko mugimendua izan zen.
Adituek azaltzen dutenez, pertsonek ez dituzte 2 graduz azpiko lurrikarak somatzen. 2 eta 2’9 lurrikarak “soilik pertsona batzuek soma ditzakete, eta oso era arinean”. Lurrikara txikia izan zen beraz.