Bideoa eta argazkiak: Ibai-Arte.
Pertsona Nagusien Astean gaude, eta zapatu honetan adineko pertsona nagusien eguna ospatu egingo da Arrasaten ere.
Hartara, besteak beste, Ibai-Artek eta Arrasateko Pertsona Nagusien Kontseiluak zenbait ekitaldi ireki antolatu dituzte:
Eguerdiko 12:30ean Manifestuaren irakurketa publikoa izango da Herriko plazan. “Azpimarra jarriko dugu – adierazi izan du kontseiluko lehendakaria Pili Uriartek – pentsionistak eta herritarrak oro har jasaten ari diren KPIaren igoera ikaragarria”.
Ondoren, musika emanaldiak izango dira enparantzan bertan, Ibai-Artek antolaturik. “Pertsona Nagusien Eguna jai bat izan behar dela uste dugu – adierazi izan du Ibai-Arteko ordezkari Jon Apraizek – egun osoko jai bat”.
Horrela, Puro Relajo taldea ekartzeko ilusio handia zegoen, eta Ibai-Artek lortu du talde entzutetsuak Arrasaten kontzertua ematea:
Puro Relajoren kontzertua 13:00 aldera izango da, eta Ibai-Artek pentsatu du “pertsona nagusiak ikusle gisa izateaz gain, pertsona nagusiak ere musika eskaintzen izatea”. Horregatik Trío de Medianoche taldeak ere kontzertua emango du, Monte taberna ondoan:

“Antena 3eko ‘La Voz’ saioan boleroak jo zituen Eibarko talde honek. Taldekide batek 80 urte baino gehiago ditu, eta beste batek 60tik gora”.

Maritatxi eta boleroez gain, blues eta rock talde batek joko du, The Song kontzertua emango duelako, Ezkiña tabernan. “Abeslariak 82 urte ditu, Arrasate Blueseko bi ediziotan parte hartu du, eta Arrasatera gustura etortzen da”.