Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, senior kategorian Jessica Reis-ek lortu du lehen postua, juniorretan Iban Asuak eta haur-kategorian Adrian Tenias-ek.
Hauspoz elkarteak antolatuta, Arrasate Hiria eta Gipuzkoako lehiaketetako sari banaketa ospatu da Amaia Udal Antzokian. Nazioarteko lehiaketan, ondokoak izan dira hiru saritu nagusiak:
- saria: Piotr Motyka poloniarra
2. saria: Maryia Arol bielorrusiarra
3. saria: Yilin Han txinatarra
SUDC elkarteak banatzen duen parte-hartzaile jatorrenaren saria Marta Cubas aragoiarrarentzat izan da.

Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, ondorengoak izan dira senior kategoriako sarituak:
- saria: Jessica Reis
2. saria: Juan Matias
3. saria: Julen Murga

Junior kategoriako sarituak:
- saria: Iban Asua
2. saria: Naroa Otamendi
3. saria: Gabriel Dominguez

Haur-kategoriako sarituak:
- saria: Adrian Tenias
2. saria: Enar San Emeterio
3. saria: Dante Agusuto Gonzalez

Sari banaketaren ekitaldian musika eta dantza ikuskizunak ere izan dira, beheko bideoak erakutsi bezala. Aurtengo txapelketek eman beharrekoa eman dute, zorionak saritu denei!