Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak deitu ditu datorren irailaren 13rako, astelehenetan egiten dituen kontzentrazioen barruan eguerdiko 12:00etan, herriko plaza guztietan, Arrasaten barne, argiaren igoeraren aurka. ‘Tarifazo elektrikorik ez!’ lelopean, energia elektrikoa, gasa,..igoeraren aurka bilduko dira, eta energia berriztagarrien aldeko apustua egingo dute. Arrasateren kasuan, manifestazioa Portaloian dagoen Iberdrolaren bulegoraino iritsiko da.