Argazkia: MB artxiboa / Taula: Ibai-Arte.
Otsailaren 23, 24 eta 25ean plan paregabea egiteko aukera Ibai-Arteren eskutik, udazken-neguko stock azoka ospatuko dugu kalean giro apartean!! Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako dira kalera beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udazken-negu denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, etab. Aurten stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:

Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baita prestatu den egitarauaz ere:
Otsailak 24:
o Dirty Dürüm Brass Band, 18.00, Maiatzaren 1a plazatik irten eta herrian zehar
Otsailak 25:
o Zirkun Zirkoa, 11.30, Maiatzaren 1a plazatik irten eta herrian zehar
o Swingcollective, 13.00, Arbolapetan
o Erromintxelak, 19.30, Herriko Plazan
Ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.