Taldea bikote akustiko gisa jaio zen eta bosteko elektrikoa da egun. “Bideaz gozatzeko eginiko ekintza” bezala definitzen du bere burua.
Kartela: Irati taberna.
Kolektibo musikal honek bost kidek osatzen dute: Miren Aranguren Etxarte (ahotsa), Hodei Esteban Pertusa (kitarra eta theremina), Carlos Aquino Nucilli (bateria), Juanmi Bosch Riutort (kitarra eta pianoa) eta Craig Bjerring Day (baxua eta ahotsa).
Orain arte lau lan egin eta kaleratu ditu: Occhi di Farfalla 2013, Lerroetatik ihes 2016, Destino epikoak 2019 eta IRAUN 2022.
Irati tabernako kontzertua azaroaren 4ean izango da, datorren ostiralean, gaueko 23:00etatik aurrera.