Numen talde arrasatearrak Gernikako Lekuek jaialdian parte hartuko du

0
450

Argazkia: Numen.

Musika jaialdia martxoaren 12tik 19ra bitartean izango da, eta Numenekin batera Za!, Merina gris, Skakeo, Acid Mess eta Verde Prato taldeek parte hartuko dute.

Gernikako Lekuek jaialdiak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten martxoaren 12tik 19ra bitartean. Parte hartuko duten taldeen artean Numen taldea egongo da. Arrasatearrak aitzindariak dira euskal black metalean, eta zilarrezko ezteiak beteko ditu aurten agertoki gainean. Numenekin batera, Za!, Merina gris, Skakeo, Acid Mess eta Verde Prato ere egongo dira.

Zuzeneko emanaldiak Astra, Iparragirre Rock taldea eta Gernikako Lizeo antzokiaren ohiko agertokietan egingo dira. Horiei aurten Kult-eko lokala gehituko zaie. Talde eta bakarlarien kontzertuez gozatzeaz gain, publikoak bestelako topaketa eta jardueretan ere parte hartu ahal izango du, hala nola proiekzioak, erakusketak eta sormen kulturalari lotutako tailerrak.

Gernikako Iparragirre Rock Taldeak salgai jarri ditu jaialdiaren bederatzigarren edizioko bonuak. Sarrerak jaialdiaren webgunean eskuratu ahal izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen