‘Nola aukeratu jostailu egokia?’ hitzaldia emango du Olgetak

0
162

Beheko testua eta kartela: Olgeta

Azaroaren 29an, Arrasateko Kulturateko Areto nagusian. Arratsaldeko 18:00etan. Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatuta.

Hitzaldiaren gaia izango da, Nola aukeratu jostailu egokia?
Gabon sasoia iristear da eta une aproposa da haurrentzako opariak erosterakoan, irizpideak argi izatea. Hitzaldian, 0-10 urte bitarteko haurraren garapen etapak eta jolas beharrak zeintzuk diren azalduko dira. Jarraian, jolaserako materialak erosterako orduan kontutan hartu beharreko irizpideak ere azalduko dira. Amaitzeko jostailuak eta generoaren arteko harremanaren inguruko azalpen batzuk eskainiko dira eta baita, jostailuak hizkuntzaren garapenean izan dezaketen eraginaz.
Hitzaldian familien kezkei eta galderei erantzuteko tartea ere eskainiko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen