Noa & The Hell Drinkers taldeak ireki du Arrasate Bluesen 5. edizioa

0
1031

Taldeak Herriko plazan eman duen kontzertuaren aurretik jaso du jaialdiaren urrezko pina. Arratsaldeko beste omendua Ion Apraiz izan da, jaialdia hasieratik antolaketan egindako lanagatik.

Ibai-Artek antolatuta, gaur arratsaldean hasi da Arrasate Blues jaialdiaren bosgarren edizioa. Noa & The Hell Drinkers taldeak eman dio hasiera jaialdiari, aurten Europako blues talderik onena izendatutako taldea. Azpimarratu behar da hau izan dela saria jaso ondoren eman duten lehen kontzertua. Ion Apraizek pin-a eman du eta Maider Morras Arrasateko alkateak lore sorta bat.

Arrasate Bluesek ere omenaldi bat egin nahi izan dio taldeari, eta jaialdiko urrezko pina eman dio. Oskar Vitoria bitxigile arrasatearrak diseinatutako pina. Gogoratu behar da aurreko urteetan jaialdiak Arrasaten musikaren munduan aitzindari izan diren pertsonak omendu dituela. Gainera, aurten jaialdiaren zilarrezko pina banatu da. Saritua Ion Apraiz izan da, Arrasate Blueseko presidentea eta hasieratik jaialdiaren antolakuntzan lan egin duena. Kajoi tabernako Antonio Murillok eman dio pina.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen