Noa & The Hell Drinkers-ekin hasiko da bihar (osteguna) Arrasate Blues

0
440

Europako aurtengo blues talderik onena Herriko plazan ariko da arratsaldeko 19:00etan. Gainera, asteburu honetan Trudy Lynn, km0 taldeak,… izango ditugu gozagai herrian, Ibai-Artek antolatuta.

Bideoa: NTHD.

Badator, badator Arrasate Blues 2023! Eta ez edonola gainera, lehen kontzertua European Blues Challenge-ko irabazleak emango baitu:

Noa & The Hell Drinkers talde donostiarrak adierazi berri duenez “inoiz baino gogotsuago gaude munduan zehar ibiltzeko, Thunder Tour 2022 bira frenetikoaren ostean”.

2016an sortua, azken urteotan bi lan argitaratu ditu modu independentean: ‘Noa & The Hell Drinkers’ 2018an eta ‘Craft Blues’ 2020an.

Gainera, aurtengo irailean kaleratuko dute hirugarren diskoa, grabatu berri dutena. Taldeak hainbat blues jaialditan parte hartu du, besteak beste:

Hondarribia, Benicàssim, Jazzaldia, Arrasate Blues, Cerdanyola, Tolosanblues, Burlata, Udazkena Blues, Agorri Jazz Plentzia eta Bilbao Blues Festival.

Hori gutxi ez eta Arrasate Bluesen Grammyetarako bitan izendatutako Trudy Lynn arituko da Arrasaten, European Blues Challenge-ko irabazitako Travellin’ Brothers-ekin batera.

Gainera, asteburu honetan ere gure herrian Afrika Bibang-ek euskaraz abestuko du, Erromintxelak arrasatearrek zuzenekoa emango dute, baita Monica Duran arrasatearrak ere.

Ibai-Arte Arrasateko merkatarien elkarteak antolatuta, eta Arrasateko Udalak lagunduta, arrasatearrek eta kanpotik etorritako langunek ondoko egitaraua dute gozagai:

  • Uztailak 13 (osteguna), 19:00etan: Noa & the Hell Drinkers, Herriko Plazan.
  • Uztailak 14 (ostirala) 19:00etan: The Fake Cousins, Euskal Herria plazan (1990 Gastroteka).
  • Uztailak 14 (ostirala) 20:30ean: Bluedays, Taupa tabernako terrazan.
  • Uztailak 14 (ostirala) 22:30ean: Afrika Bibang, Irati tabernako terrazan.
  • Uztailak 14 (ostirala) 24:00ean: Jam sessiona, Erromintxelak, Aterpe tabernan.
  • Uztailak 15 (larunbata) 13:00etan: M&A Swing Machine, Ezkiña tabernan, Arbolapetan.
  • Uztailak 15 (larunbata) 19:00etan: SlideBoy Vegas, Monte tabernako terrazan.
  • Uztailak 15 (larunbata) 20:30ean: The soul for Real band, Herriko Plazan.
  • Uztailak 15 (larunbata) 22:30ean: Trudy Lynn + Feat Steve Krase & Travellin’ Brothers, Herriko Plazan.
  • Uztailak 15 (larunbata) 24:00etan: Jam sessiona, The Fake Cousins, Aterpe tabernan.
  • Uztailak 16 (igandea) 13:00etan, Monica Duran, Ezkiña tabernan, Arbolapetan.
  • Uztailak 16 (igandea) 19:00etan, The Spolem Girls, Buenuena tabernan, Jokin Zaitegi plazan.

arrasateblues.com

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen