Noa & The Hell Drinkers EBC-era Arrasate Bluesen eskutik

0
660

Noa & The hell drinkers taldea aukeratu dute Challenge.Spain-eko Aholkularien Kontseiluko kideek 2023ko European Blues Challengean Espainia ordezkatzeko. Donostiako taldea aukeratu duen epaimahaikideen artean Arrasate Blues jaialdiko ordezkariak egon dira. Euren botoak erabakigarriak izan dira Noa & The hell drinkers hautatzeko.

Noa & The hell drinkers taldeak birritan hartu du parte Arrasate Blues jaialdian. 2021ean Irati Tabernan jo zuen, eta iaz Arrasateko blues jaialdiaren inaugurazio kontzertuan parte hartu zuen Herriko Plazan. Poloniatik bueltzen direnean, 2023ko uztailean ospatuko den Arrasate Blues jaialdiaren 5. edizioa irekiko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen