Bihar, osteguna, campuseko ekitaldien artean ez dira faltako Industria Diseinuko Arrautz Jaurtiketaren Txapelketa, bestelako jokoak, dj Bull, Elektrotxaranga,…
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza.
MUko Kirol Zerbitzuak antolatuta, goizeko 10:30etik aurrera mus, partxis eta xake lehiaketak izango dira Iturripeko frontoian. Baita dardoak eta toka ere.
Taldekako ginkana kiroldegi bereko atlestismoko pistetan jokatuko da, eta kontuan hartu jarduera hauetarako izena aurrez eman behar zela, atzo azken eguna izan zelarik.
Goizeko 10:30ean, campuseko 2207 gelan, bideo-jokoak izango dira eskura: Street fighter 2, Mario kart wii eta Urban terror.
Goizeko 11:00etan, campuseko 7. eraikinean, Industria-Diseinuko Arrautza Jaurtiketen Txapelketa jokatuko da. Gainera, ordu berean hamaiketako egingo da frontoian.
Aipatzekoa da ere goizeko 11:00etatik goizaldeko 21:30ak arte food-tracka eta txosna izango direla Iturripen.
Eguerdiko 12:00etan Ingurumenari buruzko kahoot-a jokatuk da, 1012 laborategiaren ondoan.
Eta nola ez, zuzeneko musikarik ere ez da faltako ‘Sanpan’en, hainbat proposamen izango dira gozagai Iturripen:
- Eguerdiko 12:00etan dj Ludok (bertako ikasle Luken Iriondo)
- Eguerdiko 14:30etik 17:30era dj Bull
- Arratsaldeko 18:30etik 19:30era Nhil taldea
- Arratsaldeko 19:30etik 21:30era Bidean-ekin erromeria
- Gaueko 21:30etik 22:30era Elektrotxaranga, Iturripetik abiatuta
