Leire Etxezarreta Learreta, Amets Ormaetxea Ezpeleta eta Irati Gutierrez Artetxe arrasatearrek talde honetan dihardute. Bideoklipa honezkero ikus-entzungai duzue.
Bideoa eta argazkia: Neomak.
Taldeak azaldu du abestia “tradiziotik datorren kalejira baten erritmoan, soinu eta estetika apurtzailea dituela”.
Hiru arrasatearrek dihardute taldekideen artean: Irati Gutierrez Artetxe, Amets Ormaetxea Ezpeleta eta Leire Etxezarreta Learreta.
Hirurek Arrasateko Trikitixa Eskolan ikasi zuten eta bertan trebatu ziren, eta beste zenbait proiekturen artean, Sorginak izan ziren Kepa Junkerarekin batera.
Neomak taldean dihardute ere Alaitz Eskudero Unanue, Eneritz Aulestia Mutiozabal, Garazi Otaegi Lasarte eta Maria Lasa Hilariok.
Bideoklipa eta argazkiak egiteko, Amaia Albes diseinatzailea, Nua Estetika zentroa, Arima ile-apaindegia, Bideolan eta Airaka Music-ek ere parte hartu dute.
“Bide berriak, lagun zaharrak, aurreko plazandreen koplak… Sugarra piztear da eta ilusioz gainezka gatoz”, adierazi dute Neomek.
Euren lanaren lehen singlea jada ikus-entzungai dago. “Guk bezainbeste gozatuko duzuelakoan, askatu gorputzak eta egin irrintzi!”.
Doinua, letra, estetika…asko gustatu zaizkit. Zorionak eta zorte ikaragarria izan dezazuela!