Naturaleza Suprema rap talde kolonbiarrak kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, gaueko 23:00etan Irati Tabernan.
Testua eta kartela: Irati Taberna. Argazkia: Naturaleza Suprema.
Lucia Vargasek eta Karen Tovarrek osaturiko RAP talde kolonbiarra da. Musikak eta arteak gizakiaren garapenaren alderdi guztietan eraldaketa positiboa sortzeko boterea dutela sinetsita batu ziren. Bilakaera positibo batean sinesten dute. Olerkariek inspiraziotzat hartzen duten musika gogoko dute. Erritmoa musika tresnen soinu burrunban eta beatmakerrek duten grin musikal horretan oinarritzen da.
