Arrasateko ekimen batek kultura urbano eta tradizionala batu ditu

0
744

Lore Gazteak, Txikitxu-Arrostaitz, Axeri, Fane, Elik,… bideoklipa grabatu dute Arrasaten, ‘Alboka’ izenekoa. Batez ere, Garagartzan, Kulturolan eta Jaizale tabernan grabatu dute.

Grabaketaz Etxepe arduratu da, bideoklipaz Jokin “Salido”, eta remix eta masterraz “Feze”. Trikitixa doinuak Gozategirenak dira, eta Etxoste taberna lagun aritu da.

Bideoklipak Arrasaten XX. eta XXI. mendeetan grabatutako zuri-beltzezko irudiak ere tartekatzen ditu. Lan honek doinu eta dantza tradizionalak eta urbanoak uztartzen ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen