Hiru emakume sortzaileek kontzertua emango dute GaraiOn Naturartean hurrengo ostiralean (azaroak 19) eta izen-ematea zabalik da.
Kartela: GN.
GaraiOn Naturarteak emanaldi berri bat antolatu du ‘Emakume sortzaileak plazara!’ ekimenaren harira.
Emanaldi honetan hiru musikarik parte hartuko dute: Maite Arroitajauregi ‘Mursego’, Ainara Legardon eta Idoia Hernandez ‘Hatxe’.
Ekitaldia hurrengo ostiralean izango da (azaroak 19) baina izen-ematea jada zabalik dago. Kontzertua Ozaeta herriko Otaza auzoan ospatuko da. Sarrerak eskatzeko bidali mezua 627 11 90 96ra.