Mondravemberrek aurrera egingo du larunbatean ikerketarekin bat

0
1695

Argazkia: MB artxiboa.

Azpimarratzekoa da Mondravember aurten Ulma enpresako Zerbitzu zentraletako hitzaldian izan dela, hain justu, minbiziaren sendabidearen inguruko hitzaldian, Arkaitz Carracedo ikerlariaren eskutik.

Ildo honetan, eta lehengo asteburuko ekitaldien ondoren, Movemberrekin larunbatean honako ekitaldi hauek ospatuko dira:

09:30ean mendi-irteera Seber Altubetik hasita
12:30ean II. Bibote lehiaketa herriko plazan
13:00etan talde-argazkia
14:30ean Mondravember taldearen bazkaria

Mondravemberrek, 11 urteko ibilbidean oinarrituta, ziurtatzen du “Arkaitz Carracedoren CIC Biogunera dohaintzan ematen diogula biltzen dugun guztia”.

Halaber, zabalik dago dohaintzak egiteko kontu korronte zenbakia: ES88 3035 0001 59 0010165083.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen