Mondravember Eguna abiatu da Iñurri elkarte feministako lagunekin

0
2768

Arrasateko topaketarekin bat egin du minbiziaren aurkako talde feministak, baita Movembergarako ordezkaritzak ere. Ongietorri beroa jaso dute txorizo, salda eta musikarekin.

Iñurri taldea “minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik” dihardu.

Gainera, Movembergarako ordezkaritza bat etorri da, eta etortzekoak dira ere Oñatiko, Legazpiko eta Ordiziko ordezkaritza bana.

Ongietorri beroa egin die Mondravember taldeak salda, txorizo eta musika gozagai. Bertan ere taldearen materiala erosteko aukera izan da.

Ongietorriaren ostean triki-bertso-poteoa abiatuko da, eta ostean Udalpe elkartean bazkaria ospatuko dute Movember ekimeneko lagunek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen