Mondra&Roll jaialdia bueltan da

0
801

Jaialdia uztailaren 7an eta 8an ospatuko da Monterron parkean, eta 11 taldek parte hartuko dute.

Testua: Mondra&Roll.

Gipuzkoako jaialdiak 2023ko ediziorako kartela aurkeztu du. Datorren uztailaren 7an eta 8an Arrasateko Monterron parkea Europa mailan punk rockaren ikus-entzuleek gehien maitazten dituzten taldeen lekuko izango da. Kartel honekin, bere bigarren ediziokoan, Mondra ‘n’ Rollek Europa hegoaldeko hardcore punk jaialdi garrantzitsuenetako bat izateko hautagaitza ziurtatzen du.

Aurten Monterrongo agertokira honako talde hauek igoko dira: The Interrupters, Perkele, Bad Manners, U.K. Subs, Subterranean Kids, Arkada Social, Rotten XIII, Svetlanas, Maid of Ace eta Agur.

Sarrerak otsailaren 7an, asteartea, goizeko 10:00etan jarriko dira salgai. Eskaintza mugatua izango da, eta bi egunetarako bonua 65 eurotan erosi ahal izango da. SARRERAK

Eta oraindik beste talde haundi bat geratzen da iragartzeke, egun gutxi barru esango dizueguna, adi gure sareetara, bitartean ez ahaztu esaldu hau: Arrasate punk rockaren epizentroetako bat izango da aurten. Galduko duzue?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen