Mondrako ‘Gonzo’, ‘Aranba’ eta ‘Tibu’k agur esan diote taldeari

0
1445

Mikel Gonzalez ‘Gonzo’, Julen Aranbarri ‘Aranba’ eta Gorka Eraña ‘Tibu’k ez dute taldean jarraituko hurrengo denboraldian

Argazkiak: Mondra.

Aspaldiko futbol denboraldirik arraroena amaitu da eta honekin hasten da jokalarien ohiko mugimendua. Oraingo honetan, hiru dira datorren denboraldian taldean ez jarraitzeko erabakia hartu duten jokalariak: Gorka Eraña ‘Tibu’, Julen Aranbarri ‘Aranba’ eta Mikel Gonzalez ‘Gonzo’.


Bakoitzak arrazoi ezberdinak eman ditu erabakia hartzeko, baina denek utzi dute taldea urte asko bertan eman ondoren. Julen Aranbarri hamabi urte eman ditu taldean, eta kanpoan egon den urte batzuetan izan ezik, beti izan da taldean.

Gorka Erañak azken sei urteak taldean eman ditu Athletic Cluben, Barakaldon eta Laudion jokatu ostean. Mikel Gonzalez 12 urterekin hasi zen taldean eta 16 urte daramatza etxeko taldean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen