“Momentu gogorrak izan ditugu, baina merezi izan du” Nahia Irazola.

0
1083
Maria Martiarena, Nahia Irazola eta uxue Azkue

Turkian Europako Aerobic Txapelketa jokatu zen asteburuan, eta bertan parte hartu zuten Arrasateko Dragoi Taldeko hiru gimnastak: Maria Martiarenak, Uxue Azkuek eta Nahia Irazolak. Aerostep modalitatean parte hartu dute, eta hirugarren postua lortu zuten Italiaren eta Hungariaren atzetik. Taldea 8 gimnastek osatu dute: Maria Martiarena, Uxue Azkue eta Nahia Irazolak eta Gasteizko Biribilduko Nerea Corres, Pablo Corres, Irati Quintana, Paula Aizpurua eta Janire Moreno. Espedizioan bi entrenatzailek ere parte hartuko dute: Arrasateko taldeko Elena Lanuza eta Gasteizko Biribilduko Ainhoa Sanchez. Hau azaldu du Nahia Irazolak (goiko irudian erdikoa) bizitako esperientziaren inguruan.

  1. Nolako izan Erupako txapelketan lehiatzen zareten astea? Oso ona izan da astea zein asteburua. Asteartean iritsi ginen Turkiara, bertan asteazken eta ostegunean azken entrenamenduak egin genituen. Egun horietan, besteak entrenatzen ikusten genituen eta apurbat beldurtu ginen. Baina, ostiralean hasi zen txapelketa, gu zapatuan lehiatu arren, asko motibatu ginen ostiralean.
  2. Nola prestatu zarete maila horrelako txapelketa baterako? Urte osoko lana izan da. Duela urtebete esan ziguten Europako txapelketan parte hartuko genuela eta hasieratik lanean jarri ginen. 2022ko urrian entrenatzeari ekin genion, astean zehar eta asteburuetan. Azken hilabeteetan gogor entrenatu dugu, asteburuak edo udako oporrak sakrifikatuz, momentu gogorrak izan ditugu, baina azkenean merezi izan du.
  3. Zer moduz sentitzen zarete egindako lanararekin eta emaitzarekin? Espero zenuten lortu duzuen emaitza? Egia esanda ez genuen ezer espero, guk dakiguna egitera joan ginen. Espaniako txapelketa batzutan lehiatzearen esperentzia genuen, baina hau Europako txapelketa da… Guri lehen txanda tokatu zitzaigun eta ondo egin genuen gure lana. Orduan, txapelketa guztia zain egon behar ginen, besteen emaitzak ikusten. Hungariak eta Italia gure aurretik sailkatu zen. Azken taldea Portugal zen eta guk baino puntu gutxiago lortu zutela ikustean, asko poztu ginen eta gorakada handia izan zen podiuma lortzea.
  4. Ze esanahi izan du zuentzako Europako txapelketa baten lehiatzea? Nire kasuan emozio desberdinak izan ditut, batzuetan motibatuta sentitzen nintzen, beste batzuetan beldurtuta, azken finean pertsona bakoitzak desberdin bizitzen du. Gero, taldearengan konfiantza guztia izan dugu, ondo ikusi gara entrenatzen eta horrelako kirol batean garrantzitsuena ondokoarengan konfiantza guztia izatea da. Gainera, Turkian, txikitatik miretsi izan ditugun gimnastak ikusi izan genituen, hori oso emozinantea izan zen.
  5. Horrelako lorpen bat lortu ondoren, zer opa dizue etorkizunak? Ez dakigu. Nik pertsonalki nahikoa izan dut, esperientzia paregabiea eta errepika ezina izan da, baina momentu txarrak ere pasatu ditut, presiorekin esaterako. Hemendik aurrera, urte osoko lanaren ostean, bakoitzak bere bidea egingo du, taldean zapore onez amaituz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen