Mirari Plazaola Torrontegik bi txapel lortu ditu, Aian eta Goiatzen

0
637

Arrasatear gazteak, Irati Arzelusekin batera, Trikitilari Gazteen Aiako Txapelketa irabazi du, baita Goiatzen jokatutako Gazteen III. Trikiti Txapelketa ere. Mirarik azken 4 urteetan 8 txapel jantzi ditu.

Aiako eta Goiazko argazkiak: Ibon Errazu Uria / Bideoa: Txokomusikala2.

Abuztuaren 7an Udala auzoko trikitilariak [beheko argazkian, ezkerrean], Irati lazkaoarrarekin batera, Trikitilari Gazteen Aiako Txapelketan parte hartu zuen.

San Donato eta San Lorentzo jaietako ekitaldi honetan, bost bikotek esku hartu zuten denera, bostak gipuzkoarrak.

Epaimahaiak erabaki egin zuen bikote onena Arrasateko Trikitixa Eskolako kidearena eta lazkaoarrarena izan zela, Urola Kostako Hitzak azaldu bezala.

Astebete geroago bikoteak gauza bera lortu zuen Gazteen III. Trikiti Txapelketan, Bidania-Goiatzen, Tolosaldeko Atariak azaldu bezala.

Bertan ere bost bikote aritu ziren nor baino nor, eta Mirari-Irati bikoteak puntu gehien lortu zituen, 54 puntu.

Emakume arrasatearrak azken 4 urteetan 8 txapel irabaztea lortu du, zorionak Mirari!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen