‘Bartolo jaixak eta gabak guriak dira’ pankarta plazaratu dute feministek.
Jaiak askatasunean ospatzeko eskubidea aldarrikatu dute. Pankartak eta bengalak erakusteaz gain, bi feministek zerrarekin enbor bat moztu dute. Ohi denez, ‘Txoria txori’, ‘Madrid se quema’, ‘Maritxu Kajoi’ kantak abestu dituzte bertaratutakoek, txarangari jarraituz.