Mingo&Sanpa-ren ‘show’ musikalak Herriko plaza berpiztu du

0
2652

Ibai-Artek antolatuta, Arrasate Bluesek atzo jarraipena izan zuen, eta azpimarratzekoa da Mingo Balaguerren eta Pablo Sanparen taldeak European Blues Challenge-ren hirugarren postua lortua duela.

Arrasate Bluesen goren puntua aurreko astean izan bazen ere, aste honetan ere zer gozatua ekartzen ari da.

Hala, atzo arratsaldean Mingo Balaguer, besteak beste, Pablo Sanpa gitarristarekin eta Marti Elias bateria-jolearekin aritu zen.

Arrasate Bluesek azaldu izan du musikariok urte asko daramatzatela elkarrekin jotzen: duela hamarkada bat baino gehiago “Mingo Sanpa & Bárez Bros” laukotea sortu zuten.

Hometown Blues” lehen lana 2015eko udan kaleratu zuten, eta laukote honekin “European Blues Challenge”ren hirugarren saria irabazi zuten.

Azpimarratzekoa da Europako Blues lehiaketarik garrantzitsuena dela, bai eta munduko bigarrena ere. Lorpena 2022an Suediako Malmö hirian erdietsi zuten.

Era berean, Antolakuntzak azaldu du taldekideak “primeran moldatzen direla West Coast bluesaren esparruan, Chicagoko blues elektrikoan eta jump-bluesean”.

Halaber, ““Blues Blast” (blues eztanda) izena, zuzenean ematen dituzten “showetan” transmititzen duten indar eta energiatik dator”. Atzo halaxe erakutsi zuten Herriko plazan, hona hemen hainbat une.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen