Mikel Lezea baxularia, tartean Gatillazo taldean aritua, zendu da

0
6202

Arrasatear gazteak Arrasate Musikalen ikasi zuen eta garaian Los Quadrophenicos talde arrasatearrean jo zuen. Maila altuko baxularia izatea lortu zuen, baina tamalez gaur 40 urterekin zendu da.

Arrasate Musikaleko formazioa zeukan, eta musikari aritu zen baxuari eraginez, bere lagunekin batera lehen urteetan.

Arrasateko Los Quadrophenicos taldean jo zuen, eta ondoren Gatillazo taldearekin bat egin zuen, Evaristo eta Jon Zubiaga ‘Osoron’ arrasatearra taldekide izanda, baita ‘Tripi’ eta ‘Txiki’ ere.

Elkarrekin disko bat grabatu zuten, ‘Dianas legales’ izenekoa, Arrasateko Shot! estudioan, eta Maldito Recordsek argitaratua 2008. urtean.

“70. hamarkadako rocka oso gustuko zuen” gogoratu du Osoronek eta “topiko bat dirudien arren, pertsona oso jatorra zen, alaia. Berarekin harremanak errazak ziren, eta taldearen elkarbizitzarako jatorra”.

Beste proiektu musikal batzuk ere izan zituen, “musikari zena eduki bazeukan”. Bere heriotzaren berri izatean “denok harrituta eta jota geratu gara. Pertsona handi bat galdu dugu, baina gurekin jarraituko du”.

Mikel tamalez gaur zendu da Donostian, 40 urte zituela. Doluminak bere familiari, lagunei eta ingurukoei. Lurrak goxo har zaitzala Mikel.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen