Kartela: Antolatzaileak.
Antolatzaileek jakinarazi digutenez, Mikel Alvarezen ‘Euskalia’ liburuaren aurkezpena, bihar, asteazkena, egitekoa zena, urriaren 4ra atzeratu da “azken orduko arrazoiengatik”. Aurkezpena urriaren 4an izango da Irati Tabernan arratsaldeko 19:00etan.
Alvarez 1982an jaiotako idazle beasaindarra da eta lehen nobela du ‘Euskalia’, zientzia fikzio lan dibertigarri eta umoretsua dena.
Aurkezpena ‘Arotz letrak’ zikloko aurrena da. Hala urriaren 25ean Hedo Etxarte etorriko da ‘Sortaldekoak’ okerki liburua aurkezten eta errezitatzen eta azaroaren 22an Irati Jimenez ‘Begiak zabalduko zaizkizue’ saiakerarekin.
Saioak euskaraz izango dira eta herritar oro dago gonbidatua.