Merkemerkaua eta Hauspo Eguna ospatuko dira ostegunetik larunbatera, Ibai-Artek antolatuta

0
982

Udaberri-udako stock azoka irailaren 1etik 3ra zabalik izango da, eta Hauspo Egunak kaleak girotuko ditu.

Beheko testua eta kartela: Ibai-Arte.

Ostegun eta ostiralean arratsaldeko 16:30etik iluntzeko 20:00etara ospatuko da, eta larunbatean berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Urtero bezala mota askotariko saltokiak aterako dira kalera beraien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udaberri-udako denboraldiko produktuak prezio ezin hobean eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, ilerako produktuak, etab. Parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:

Gainera, gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, eta baita Hauspo Egunaren baitan antolatu den egitarauaz ere:

Irailak 2:

  • 18.00: Eskola Plazara kalejira, gurozuna jo, Trikigin, jolas, etab.-ekin. Herriko Plaza.
  • 20.00: Sine Die (Xabier Zabala eta Igor Torre). Portaloia.

Irailak 3:

  • 18.00: Etoile Musette, txontxongiloekin ikuskizuna. Herriko Plaza.
  • 20.00: Etoile Musette. Herriko Plaza.
  • 23.00: Faltriqueira. Herriko Plaza.

Ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!

Ekimena Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Trikitixa Eskolarekin bat eta  Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen