Merkemerkaua abian, Dirty Dürüm Brass Bandek ere kaleak bizituko ditu

0
877

Ibai-Artek antolatuta, pagotxen azoka martxan dago atzotik. Gaur (ostirala) eta bihar ere komertzio ugarik euren eskaintza zabala kalean bertan jarriko dizkiete eskura herritarrei.

Irudiak: Ibai-Arte.

Dirty Dürüm Brass Band-ean esperientzia dauka, besteak beste, Mikel Markiegik, Arrasate Musikaleko irakasle eta bertako Bandaren zuzendaria.

Talde animatu hau gaur, ostirala, arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Maiatzaren Lehena plazatik, eta kaleetan zehar giro animosoa zabalduko du.

Kale hauetan Merkemerkaua abian dago, eskaintza zabalarekin eta ohi baino salneurri ekonomikoagoetan. Hona hemen pagotxen azokako denda parte-hartzaileak:

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen