Argazkia: MB artxiboa.
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, aurten ospatuko dira berriro Meatzerrekako jaiak. San Balerioren omenezko jaiak urtarrilaren 27tik 29ra bitartean ospatuko dira, eta jai batzordeak egitarau zabala prestatu du.
Jaiak ostiralean, hilak 27, hasiko dira, Meatzerrekako elkartean egingo den mus txapelketarekin eta bertso saioarekin. Larunbatean, auzo bazkaria eta Kontralde taldeak emango duen rock kontzertua nabarmentzen dira. Bestalde, igandean San Balerioren omenezko meza izango da Gesalibarko eta Garagartzako abesbatzekin, eta Euskal dantzak Txikitxu Arroztaitz elkartearen eskutik.
