Meatzerrekako jaiak bihartik (ostirala) aurrera ospatuko dira

0
587

Argazkia: MB artxiboa.

Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, aurten ospatuko dira berriro Meatzerrekako jaiak. San Balerioren omenezko jaiak bihar, ostirala, hasiko dira eta igandera arte ospatuko dira. Jai batzordeak egitarau zabala prestatu du.

Jaiak bihar, ostirala, hasiko dira, Meatzerrekako elkartean egingo den mus txapelketarekin eta bertso saioarekin. Larunbatean, auzo bazkaria eta Kontralde taldeak emango duen rock kontzertua nabarmentzen dira. Bestalde, igandean San Balerioren omenezko meza izango da Gesalibarko eta Garagartzako abesbatzekin, eta Euskal dantzak Txikitxu Arroztaitz elkartearen eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen