Malko taldea, Gaztea eta Danbakako irabazle, Figueras Festen ariko da

0
711

Kartela: San Andresko Jai Batzordea.

Bertako Jai Batzordeak jakitera eman du Oñatiko rock taldeak ere parte hartuko duela maiatzaren 3ko jaialdian. Boskote honek 2024ko Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen, bai eta 2025ean Danbaka Lehiaketa ere.

Neskatasuna eta Manifa taldeez gain, Malko rock taldea ere Gudarien plazako jaialdian izango dugu, eta baietz antolatzaileek aurrerago talde gehiago iragarri!

Hori gutxi ez eta bertako jaiekin laguntzeko, errifak dagoeneko erosgai daude, euro baten truke gainera. Jaietako bazkari herrikoian zozkatu egingo dira honako sari hauek:

  • Arteagan bi lagunentzako bazkaria
  • Ternua arropa lote bat (bai emakumeentzat, bai gizonentzat)
  • Play Station 5 bat

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen