Argazkia: El Correo.
Datorren ostegunean, irailak 29, Maria Teresa Telleria arrasatearraren ‘Sin permiso del rey’ liburuaren aurkezpena egingo dute Kulturaten. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da. Aurkezpena Arrasateko Bibliotekak eta Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatu dute elkarlanean. Aurkezpenaren gidaria Mariasun Landa idazkea izango da.
Maria Teresa Telleria aspaldi Maala kalean Telleria farmaziaren familiakoa da. Madrilen bizi izan da urte askotan, bertako Jardin Botaniko-ko zuzendaria izan da. Espedizio zientifikoetan (Afrikatik, Latinoamerikatik eta abar) ibilitakoa, iaz jubilatu zen, eta orain Donostia eta Madrilen artean bizi da.
