Ludopatiaz informatu eta sentsibilizatzeko bi hitzaldi antolatu ditu Udal Prebentzio Zerbitzuak

0
626

Plaza mugatuak dira eta segurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea ezinbestekoa da.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak, herritarrak ludopatiaren inguruan sentsibilizatu eta gaixotasun hau hobeto ulertze aldera bi hitzaldi antolatu ditu ekainerako.

Lehenengo hitzaldia, ekainaren 2an da eta “Ludopatiak bizitza hankaz gora jartzen dizunean” izenburupean, Josu Viana Mugikak, gaixotasun honekin bizi izandako testigantza emango du. Nola hasi zen jokoarekin, nolakoa izan den bere egunerokotasuna jokoaren menpe eta zer eragin izan duen jokoak bere bizitzan. Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Areto Nagusian, euskaraz.

Bigarren hitzaldia berriz, ekainaren 9an izango da, “Ludopatia: jokoa ez da jolasa” izenburupean. Hitzaldia Karmele Gurrutxaga Bastidak emango du, Jokalari Anonimoak Elkarteko Psikoterapeutak. Karmelek, ludopatiaren begirada sozio-ekonomiko orokorretik abiatu eta ludopatia adikzio eta gaixotasun bezala deskribatuko du. Jokatzen uzteko lehen pausoez, eta “bizitza normalera” itzultzeko bideen eta pausoen gainean ere arituko da. Hitzaldia, arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Areto Nagusian, gazteleraz.

Plaza mugatuak dira eta segurtasun eta prebentzio neurri oro betetzea ezinbestekoa da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen