Los Brazos-en rock & roll biziak Arotz plazan jai giroa jarri du

0
1320

Goiko argazkia: Herritar bat. Azken bideoa: Los Brazos.

Arrasate Bluesek erritmo biziak eta indartsuak jarri ditu bart Ferreriasko Arotz plazan, Irati taberna-topagunearen ondoan.

Bilbo inguruko Los Brazos hirukoteak eman du kontzertua, Ibai-Artek antolatuta. Argiteriak ikusgarriak erakargarriagoa egin du ekitaldia. Rock & rollak ikus-entzule ugari txaloka, kantuka eta dantzaka jarri ditu.

Gaur (domeka) jaialdiak aurrera jarraituko du bi hitzordurekin: Swingtronic Arbolapetan arituko da eguerdiko 13:00etan eta JAC leku berean arratsaldeko 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen