Leintz Bailarako XV. Txistulari Eguna Arrasaten ospatuko da hilaren 26an

0
587

Testua eta kartela: Antolakuntza Argazkia: MB Artxiboa

2024ko urriaren 26an, Leintz bailarako txistularien jaia ospatuko da. Hamabostgarren edizio hau Arrasaten egingo da eta bertan bilduko dira 40 bat txistulari herri guztietakoak.

Eguneko programak bi hitzordu nagusi izango ditu: 11etatik aurrerako kalejira eta 13etan hasita Arrasateko Plaza Nagusian egingo den kontzertua.

Kontzertuko errepertorio xume baina aukeratuak honako piezak biltzen ditu:

  • –          Xamurra (I. Ansorena)
  • –          Mendizaleak Aurrera (Mold.: J.I. Ansorena)
  • –          3. Santamasak 2002 (Kantuen bilduma; Mold.:I. Barrena)
  • –          4. Eugenio (zortzikoa) (D. Uzin)
  • –          5. Atsegina (minuetoa) (J.L. Ansorena)
  • –          6. Las Larras (kontradantza) (E. Basurko)
  • –          7. Artetxe (mazurka) (S. Bikandi)
  • –          8. Lexearena (habanera) (Herrikoia)
  • –          9. Txurkoene (bals-jota) (F. Ansorena)
  • –          10. Don Martin (pasodoblea) (S. Bikandi)
  • –          11. Uratz Alde (fandangoa) (D. Uriarte)
  • –          12. Uratz alde (arin-arina) (D. Uriarte ())
  • –          13. Batzen (jolas-dantza) (J.R. Vitoria)

Musikaren eta txistuaren jai honetara herritar guztiak daude gonbidatuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen