Andoni Ezkurra entrenatzailearen taldeak garaipen argia lortu zuen atzo arratsaldean Mojategin. Lorek 1 eta 0koa egin zuen, baina zumaiarrek lehen zatian berdintzea lortu zuten.
Bigarren zatian Malenek 2 eta 1ekoa sartu zuen, eta Lorek 3 eta 1ekoa. Beste bi golak Mirenek sartu zituen, etxekoen gozamenerako.
Momentuz gure taldeak 38 puntu ditu, eta datorren jardunaldian Mariñoren aurka jokatuko du Irunen. Aupa Leintz Arizmendi!

