Lapurreta jasan arren, Jonás Molina & Danny del Torok kontzertua eman dute

0
1223

Biko musikalari furgonetan zeukan materiala ostu zioten Bilbon, baina kontzertua eman ahal izan zuten Arrasaten, Arrasate Blueseko Antolakuntzak lagunduta, jaialdia osotuz.

Jonás Molina eta Danny del Toro herenegun Bilboko blues jaialdian izan ziren, eta tamalez gauean furgonetan zeukaten hainbat material lapurtu zieten.

Hala ere, atzo Arrasaten zuten hitzortuan ez zuten hutsik egin, eta Arrasate Blueseko Antolakuntzak lagunduta, zuzenekoa eman zuten Hotel Mondragonen.

Ikus-entzule ugari izan ziren bertan eta ekitaldi honek aurtengo edizioa biribildu zuen, Ibai-Artek antolatua. Zorionak Arrasate Blues! Hona hemen emanaldiko hainbat une.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen